Natur ondarea
Albiztur udalerrian badago Naturgune babestu bat, ez da natur parke bat baizik eta “zuhaitz berezi” deituriko arbola, alegia, Albisturko Douglas Izeiaz ari gara. Douglas izei hau eta ondoko beste 20 ren bat Gumersindo Azurmendi jaunak landatu zituen 1920. urtean, izan ere, bera izan zen especie hau Euskal Herriko mendebaldean (EAE) lehengoz landatu zuenetako bat. Geroago, seguraski hazkundearen arrakastaz jabeturik, 40ko hamarkadan izei gehiago landatu egin ziren aipatutako izeidiaren inguruan 42.000 m2 lur eremuan.
Babestutako Douglas izei honek beste guztiek baino volumen haundiago du eta gure lurraldeko zuhaitzik altuenetarikoa da: 55 m ditu (15 pisuko eraikuntza bat baino altuagoa).
Dena den, honetaz gain, Albizturren badaude beste naturgune batzuk, babesturik ez daudenak. Zenbait natur multzotan banatu ditut natur ondareari dagozkion elementuak.
Erreka sarea
Igaran erreka nagusia eta hortxe daude errota eta zentral zahar gehienak.
Karstiko fenomenoak
Albizturgo lapiaz edo lenarrak
Albizturgo lapiaza, ingurune karstikoari lotuta dagoen geologiko azaleko era mota bat da eta erdi-estalia motatakoa, hainzuzen ere, Gipuzkoan dauden mota horretako erakusgarri nabarienetakoa da Albizturgo bailaran dagoena, Salubitaerrekaren ezkerraldean, hau Hernioko hego-magalean. Fenomeno geologiko hau ikus daiteke udalerriaren zenbait tokitan,baina ikusgarria da Urruteme baserri aldean. Zertan datza? Kare-harrizko haitz askoren azaleratzean, eta bere berezitasunada itxura ezberdinak hartzen dituela haitz txiki horiek lerrotan azalduz, eta beraien artean landaretza sortuz.
- Urrutumeko lapiazak/lenarrak
- Ugarmuño/Txaragainako lapiazak/lenarrak
- Partilekuko lapiazak
Dolinak
Sorginzuloko dolina-sakonunea
1976-1977 urteetan izan ziren isurketa batzuk bertan eta Aranzadik gomendatuzuen lanak geldiaraztea zeren eta lurra “permeable” zen eta antza denez,bazeukan irtera bat “Aldapagorrena” inguruan (resurgencia Aldapagorrena?; izan leike Salubitako iturria)
- Beondegiko dolinak-sakonuneak (Beraundegiko errekaren hustubide)
- Ortzabalgo dolinak-sakonuneak
- Mendikute zuloa/Zulozar dolina-sakonunea (Iraola errekaren hustubide)
- Basainzulotako dolinak-sakonuneak
- Basainzelaietako gainako dolinak-sakonuneak
Nahiz eta udalerrian kanpo izan, aipagarria da Salubitako iturria, zeren eta Tolosako lurretan kokatuta dagoen ere, Albizturgobailaren zehar lur azpiko ur-sistema edo akuifero-sarea udalerrian bertan kokatu daitezke. Salubitako iturria karstikoazalerapen hau Bidaniko bailara itxiaren ur-irteera naturala da.
Harriak
Ba dira udalerrian zehar harri naturalak baina itxura berezikoak. Hona hemenzerrendatxo bat, hauen artean, ospetsuena Sorgin-arria izenekoa.
Sorgin-arria
Beondegiko zelaian badago harri berezi bat. Legendak. Aldabako jentillak.
Errondosoroko harria
Menditik eroritako harri haundi bat Errondosoro baserri ondoan (Zalakaingopista zabaldu zenekoa). Kasualitatez herri- mugarri naturala bihurtu da.
- Urretatxikiko harria eta Olamuñoko harria [mugarri antza badute baina ez dakitba]
- Arrospidezarreko harria [menhir itxura]
- Salubitako harria [Tolosa eta Albizturko mugan, Irazustabeko]
- Agingo harria [mahai itxura, zulo bat dauka]
- Aitxuriko harria [Ezkurretako bidetxurran]
Harkaitzak
Aipamen berezia Hernio-Aitzpel-Erniozabal inguruko mendilerroko harkaitztegi-lerroa. Mendilerro honetan aipatu dezakeguzenbait haitz edo harkaitz:
- Putreaitz
- Aitzpel
- Aitztxuri
- Uraitz
- Larrarteko harkaitzak
- Mendikuteko harkaitza
- Olamuñoko eta Gangorrako harkaitzak
- Murkaitzeko harkaitzak
- Txikortako harkaitzak
- Telleriako harkaitzak (Beraundegiko erreka ondoan)
- Erriarreko harkaitzak
- Peizutako harkaitzak
- Iturbideko harkaitzak
Harkaiztegiak
- Gaiztarrosaletxeko harkaiztegia
- Uztamuño aldeko harkaiztegia
- Agingo harkaiztegia
- Arrandi/Agaraundiko harkaitegia
Kobazuloak / Leizeak / Simak
Hona hemen “Catalogo Espeleológico de Gipuzkoa” delakoan Albiztur aldeko kobazuloen inbentarioa
- Beondegi I
- Beondegi II
- Beondegi III
- Mendikuteko koba
- Txorrote
- Sorginzuloko koba
- Santutxuko koba
- Santutxuko leizea
- Azarizuloeta
- Olamuñoko sima/harria
- Putreaitzeko leizea
- Basainzulotako leizeak ( 19 leize tamaina ezberdinetakoak)
- Aizpel-Makoko leizea
- Ernioko leizea
- Aitzeta
- Aldapagorrena
Inbentario hauetaz gain badira honako leizeak:
- Agerre aldeko leizea (Agerrekoak esana)
- Intxurreko koba/zulotokieta (lehengoan aurkitua)
- Leizehaundia (Beondegiko horietako bat izan daiteke)
- Larrañagaiturriko leizea (itxita berja edo langa batekin)
Mendikuteko koba
Mendikuteko koba hegoaldeko maldan dago kokatuta eta Juan Maria Ansa Munduate irakasleak gogorarazten digu “Oso de las Cavernas” deituriko artzen urratsak aurkitu egin zirela; Abate Henry Breuil arkeologo frantsesari esker XX. mendean hasieran zor diogu horren berri.
Leizeaundia
Jangoain eta Beandoain arteko bidean dago zulo batean, pista ondoan. Izugarria da tokia. Urjausia dago bertan.
Sorginzulo/Beondegi
Eneolito-Brontze garaiko aztarnak aurkitu ziren.
Zuhaitz bereziak
Zuhaitz bereziak
Zuhaitz bereziak (Eusko Jaurlaritzako sailkapena)
- Albizturko Douglas izeia* (babestua dago) / Tolosan kokatua dago, ez Albizturren.
Zuhaitz bakanak
*Zuhaitz bakanak
- Oriaundiko gaztainondoa
- Mendikute azpiko pagoa
- Ariztitxuloko pagoa
- Ortzabalgo pagoa
- Intxurreko gorostia
- Astosaileko pagoa
- Txillarregiko urkia
- Uraitzeko hagina
- Agoniko aldapako pagoa (zaharra)
- Lizarbakarra* (Tolosa)
- Maramuñoko pagoa
- Peizuta aldeko artea
- Idoaiagagoikoaldeko pagoa
- Etarteko pinua/izeia
- Zazpiturri goenako pagomotza
- Zazpiturriko pagoa
- Iruintxaurretako gaztainondoa
- Egileor aldeko pagoa
- Igarango gaztainondoa
- Elorretako norteko haritza
- Muskutxuloko pagoa
- Ezkurretako pagoa
- Otezarretako hagina
*Zuhaitz multzo txikiak edo zuhaitz-hilarak
- Basainzulotako pagoak
- Pagobakarreko pagoak (zaharrak, pagomotzak) eta haginak
- Olamuñoko haginak
- Beaondoegi-Erromako pagoak (3 pago oso altuak)
- Maldabeko pagoak
- Agin-Arrospideberriko lizarrak
- Kanposantuko izeiak eta zipresak
- Idoiaga Goikoko arteak
- Telleria aldeko sequoiak (Bidegoian aldea) Ikusi beharra dago
- Mearroko pagoak eta hariztiak
- Idoiagagoikoko
- Partileku aldeko pagoak (borobil bat osatzen dute)
- Gaiztarro saletxeko pagoak (borda barruan)
- Goikoetxeko bordako pagoak (borda barruan)
- Gorosti-Igaransaletxeko pagoak
- Arizti txabola gaineko pagadia
- Zulozarreko basoa
- Iturriondarragako basoa
- Mendibilgo borda ondoko basotxo (pagoa, gaztaiondoa)
* Baserri edo borda ondoko zuhaitz bakanak:
- Eraustiko zumarra
- Olateaga Goikoko lizarra
- Lizarragako intxaurrondoa
- Urretatxikiko artea
- Urretabarriko makala (chopo)
- Muñaburuazpiko cipresa eta intxaurrondoa
- Muñaburuberriko palmondoa
- Ugarteko izeia (douglas izeia)
- Hospitaleko izeia ( douglas izeia)
- Aitzaldeko eukaliptusa
- Urkidi Goikoko pinua
- Idoiaga Bekoko intxaurrondoa
- Idoiagagoikoko artea
- Seroetxeko intxaurrondoa
- Artutxako bordaren pagoa
- Urretako bordaren pagoa
- Etarteko izeia (douglas izeia)
- Añoko bordaren zipresa eta intxaurrondoa
- Nahikariko izeia (douglas izeia)
- Goikoetxeako izeia (douglas izeia)
- Nekoaldeko intxaurrondoa
- Zamorano intxaurrondoa)
- Larretako lizarra
- Agerretxikiko lizarra
- Aztiko lizarra
- Pagadi aldeko artea
Zuhaitz multzoak haundiak
- Larrarteko harkaiztegi eta basoa
- Mekolalde, Idoiaga, Santutxu arteko basoa · Albizturgo Natur Parkea
- Añoako basoa · Pagoak, gaztañaondoak, artadia…
- Arantzabamendiko harkaitzegia eta basoa · Artadia
- Olamuñoko basoa · Pagoak, arteak eta haginak
- Intxur aldeko pagadiak · Peizuta, Basotxiki eta Iturbide
- Txikortako basoa · Artadia, pagoak, gaztaindoak, etab
- Zabala-baso edo Salubitako basoa [Douglas izeia] Tolosako mugan [Aldaba Txiki]
Zuhaitz multzo ertainak
- Elutseko izeiak / Salubieta aldea
- Sakanaundiko artadia / Irazusta goikoa
- Torrebasoko artadia/Artegia
- Añoako artadia
- Agingo artadia / Markults-Aialde
- Koroko artadia / Oleta azpi
- Azaritokietako pagadia / Oletagoikoa
- Txinkortako artadia
- Madariaga gaineko pagadia
- Arrasate aldeko pagoak · Pago altuak
- Zazpiturriko erriberako basoa · Altzak, akaziak, norteko haritza…
- Sorgin errekako basoa · Altzak, zumarrak…
- Urretabarriko Galtzada Beko hariztia
- Ustelako pagadia
- Iruintxaurreta aldeko gaztainadia
- Ariztitxuloko hariztia
- Zelaundiko pagoak
- Ariztitxuloko hariztia
- Mendikute Azpiko pagoak
- Iturbideko baso mixtoa*
- Agingo arteak eta lizarrak
- Jangoaingo pago motzak
- Baso Txikiko baso mixtoa*
- Peizutako baso mixtoa*
*OHARRA: Baso mixto edo baso nahasia · Gaztañadi, pagadi, harizti etabar). Dena den, esan beharra dago koniferak ere tartean daudela.
Bailarak
- Albizturgo kale nagusiko bailara bera aipagarria da
- Igaran bailara
- Olateaga bailara
- Beñaran / Beinaran / Bein aran
- Putzuaran
Errekaguneak/Bailaratxoak
- Idoiagako errekagunea
- Salubitako bailara
- Isasalde
- Urkiolazulo-Errosagasti
Zelaiak
- Ortzabalgo zelaiak
- Beraundiagako zelaiak
- Iraolako zelaiak
- Olamuñoko zelaiak
- Zelaundiko zelaiak
- Intxurreko zelaitxo
- Aizkorra aldeko belardia
- Agerretxikiko zelaiak
- Basainzulotako zelaiak
Urjausiak
- Leizeaundieta
- Aundizabal errekako urjausia
Urmaelak/Putzuak
Ekosistema berezi honetan zuhaitzak(altzak), ura-landaretza, igelak, etab
- Putzuzarreta/Añoako putzuzarra
- Beandoegiko/Telleri-aurreko putzua
Guardar
Guardar
GuardarGuardar