Mitologia

Mitologia

 
 

Elizak bultzatutako sinismen erligiotsu oso indartsua (katolizismoa) herritarren artean zabaldu egin zen Erdi Arotik aurrera. Horrela bada, paganismoaren eta katolizismoaren aldetik iritsi zaigu zenbait legendak eta terminologia mitoiei buruz, toponimian islatzen direnak.

Basainzulota

Bidaniko Koba eta Bidaniko Leizeari emaniko izen zabaldua. Legendak gogora ekartzen du jentillen bizilekua izan zela.

 


 

Aldabazar

Tolosako Aldaba auzoko baserria non herri-ipuinen arabera jentillak bizi omen ziren. Hauek, jentillak, izan ziren, inguruan, gariaren lehenengo laborariak.

Mendikute

Legendak esaten duenez, mendi honetan, erromatar garaian meategi bat izan zela. Meategi honi Jentillen meatzea deitu izan zaio. Bestalde, mendiaren hego-magalean dagoen kobazuloari ere Marinen bizilekutzat hartu izan da askotan. Sorgin lekua zela eta bertatik sakabanatzen zirela arratsetan, ojuka ibiltzeko edo lisiba jotzeko ere bai, Albiztur, tolosa, Bidani, Errezil eta Aldabako erreka zuloetara entzun omen da herritarren artean. Antza, baziren arratsean igarotzeko beldurrez zeudenak Mendikotako sorginagatik.

 


 

Jentillen meatzea

Legendak esaten duenez, Mendikute aldean, erromatar garaiko zilarrezko meategi bat izan zela.

Sorgin-harria

Legendaren arabera Jentillek Herniotik botatako harria dela

 


 

Sorginerreka

Legendaren arabera, Mari sorgin ospetsua Murumenditik hona etortzen zela eta bere bizilekua izan zela.

Jentil iturri/Leizeaundietako iturria

Jangoain eta Leizeaundia kobaren ondoan, legendaren arabera, Intxurreko jentillek erabilia.

 


 

Sorginzulo

Albiztur eta Urkizu/Auzo Txikia artean bada erreka Sorginerreka dueña izena