Jasokundeko Andra Mari Eliza
Jasokundeko Andra Mari Eliza
XVII. mende hasieran hasi ziren eliza hau eraikitzen, aintzinako eliza baten hondarrengainean. XVIII. Mende bukaeran teilatua behera erori zenez, eliza berreraiki behar izanzuten, gaur egun ezagutzen dugun eliza Lucas de Longa maisuak eraikia delarik.
Martin de Larreak eginiko San Pedro eta Santa Maria taila eta atarte interesgarriak daude. Bataioharri garrantzitsu bat dauka eta apezetxean berriz. “Pieta” beste sei pertsonai gehiagorekin ordezkatzen duen XVI. mende erdialdeko triptiko plateresko bat dago. Albizturko Eliza Parrokiala nolakoa izan zenaren ideia Iruñako Gotzaindegiaren ikuskatzailearen informeak ematen digu.
Eliza ia bere osotasunez egurrezkoa zen eta 2 metrotako altuera zuen harri-horma estrukturabatean jarria zegoen. Bertakoek tenpluan hobekuntza batzuek egitea proposatu zuten. Haudela eta Juanes de Eceizak, Fancisco de Landaren planoak jarraituz, lan honekin hasi zen.Lanean lau urte eraman ondoren eraikinak akats konponezinak zituela konturatu ziren etadena bota ondoren berriro ere eraikitzen hasi ziren. Azkoitiko hargina zen Juan Martinez deAgirre izan zen lan honetaz arduratu zena. 1638.ean Juanes de Ezeizak egin zituen bobedakaztertu zituzten. 1657.ean Tolosako hargina zen Juan de Zunzunegik kanpandorrea etasakristia eraiki zituen. Baina ezbehar handi bat gertatu zen, arotzak jarri zituzten frontalustelduak zirela eta tenpluaren teilatua eta pareta gehienak erori egin bai ziren. OrduanLucas de Longa maisuak hartu zuen elizaren lanak amaitzeko ardura. Erretaulak Pedro deBarrenetxeak hasi zituen, eta bera hil ondoren Juan de Breheville eta Pedro FernadezMutrikuarrak jarraitu zuten lan honetan, 1567. urtean bukatu zutelarik. Pedro Apostoluaren erretaularen egileak Jeronimo de Larrea y Goizueta eta bere semea Martin izan ziran.
Gipuzkoako Foru Aldundien nahia zela eta aldareetako bat Loiolako Inazio Deunari eskaini zitzaion, bere tailaz Asteasuko Juan de Zialzeta eskultorea izan zelarik (1644). Auzotarrentzat Erretaula nagusia ez zen batere gustukoa izan, eta proiektu batzuk begiratu ondoren Jose de Mugirok, Iruñako Obren maisuak, aurkeztu zuen diseinua aukeratu zuten. Lan hau Juan de Elias de Inchaunrrandiaga arkitektoari egokitu zitzaion.