Iturriak
Iturriak
Herrian zehar lau iturri aurkitzen dira, haundiena Jasokundeko elizaren ezkerraldean aurkitzen dena da eta Simon eta Francisco Labaien anaiei esker 1864.urtean eraikia izan zen.
Iturri hauek badute herritarrentzat esanahi berezia, batik bat gure aiton amonentzat. Garai batean etxeetara urik iristen ez zenean, iturri hauek izugarrizko aurrerakuntza suposatu zuten erdigunean bizi zirenentzat, etxetik gertu zuten ura hartzeko gunea.