Intxur

Intxur

 
 

Intxur gure iraganaren lekukoa da eta gaur egungo zatidura administratiboen gainetik historia komuna eta ondare partekatua dugula erakusten digu argi eta garbi. Herrixka izen bereko mendi gainean dago eta bere aztarnak erreferente geografiko izan ziren egungo Gipuzkoako udal mugak sortu zituzten, ez oso antzinako, gipuzkoar haientzat.

Iraganaren lekuko honek hondakin gutxi utzi dizkigu, baina hala eta guztiz ere, Gipuzkoako lehen etxebizitzak eta beren nekazaritza jarduerak aurkitu ahal izan ditugu Intxurren. Bertako gotorlekuen hondakinek jentilen legendak iradoki zizkieten gure baserritar eta artzainei, eta Juan Martinez de Zaldibia, Esteban de Garibay edo Lope de Isasti bezalako pertsonaien arreta ere piztu zuten.

XX. mendean euskal gizarteak aurrerapauso handiak eman zituen bere iraganaren ezagutza zientifikoan eta iragan horren hondakinen errespetuan.

Intxurreko Gotorlekuaren Esparru Arkeologikoa, Monumentu Multzo izendapena, Kultura Ondasun gisa sailkatuta dago Eusko Jaurlaritzako kultura sailaren erabakiz.

Burni-aroko harresi honetan bederatzi urtetan jarraian indusketa lanak egiten ihardun dute Aranzadi elkarteko kideak interes haundiko emaitzak lortuz, k.a. 800-1300 urte inguruko gizon-emakumeen aztarnak eta berain bizimoduari buruzko aztarnak bilatu dira bertan.

Murumenditik eta Argisaingo Santa Marinatik zetorren erdi-aroko ibilbidea harresi honen azpikaldetik igarotzen zen, bide honek Aizkorri aldeko herriak kostaldearekin elkartzen zituen.