Historia
Historia
Gipuzkoako Udalerria, Tolosaldean kokatua Iparraldean Alkiza, ekialdean Tolosa, hegoaldean Errezil, Legorreta eta Tolosa eta Mendebaldean Bidegoyan, Beizama eta Errezil ditu mugakide. Donostiatik 32 km-tara aurkitzen da; Azpeitiaruntz doan bidean lehenengo herrixka dugu. Herri honen lehen aipamen idatzia 1384. Urtekoa da, dokumentu horretan, baldintza batzuen pean, Tolosara batzen dela aipatzen delarik. 200 urte geroago, Felipe IIIak " Villa" izaera eman zion. Herri udala ondorengoak osatzen zuten: Alkatea, Alkateordea, bi zinegotzi eta Sindiko Prokuradore bat. Alkabalero eta Kamara Epaile bat ere bazeuden. Karguak zoriz erabakitzen ziren bizilagunen artean, San Migel egunean, baina 1761-etik aurrera, hauteskundeak urtarrilaren 1ean ospatzera igaro ziren. Udala egun, talde independiente batez dago zuzendua. Herrian funtzionatzen duten elkarteak ondorengoak dira: ARKAITZ elkartea · gastronomikoa EPERRA elkartea · ehiztariak BIZKOR elkartea · herri eskolako gurasoak Herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen ditugu, Jasokundeko Amabirjinaren omenez. Auzoetan, berriz, Uztailaren 18an Sta Marina auzoan eta Azaroaren 17an, San Gregorio Taumaturgoren omenez.
Guardar