Erlijioa

Erlijioa

 
 

Erligio ondareari dagokionez badira elemento ezberdinak barreiatuta udalerrian zehar. Elemento nagusiak dudarik gabe, Jasokundeko eliza, Sta. Marinako eliza eta San Gregorio baseliza. Horretaz gain, badira beste elemento txikiagoak baina errepikatzen direnak: etxeko atarietan gurutzeak (bai harrizko erliebeak bai egurrezko gurutzetxoak), hilobi oroitarriak, estelas funerarias [harrizko nahiz burnizko] eta azkenik Kalbarioko gurutzeak [bai Barrenkalen bai Hernioko tontor inguruan].

Bestalde, Agirre Sorondok esaten duenez, bazen ermita bat Salarriaga eta Burnikurutz aldean [ikus toponimia].

 


 

Hernioko gurutzea

Hernioko tontorra baina metro batzuk beherago Errezil eta Albizturko mugan bada hareharrizko gurutze bat uztai batzuk dituena. Sinesmenak esaten du gorputz guztian zehar pasatuz gero erreuma eta beste gaixotasunak kentzen dituela.

 


 

Ortzabalgo gurutzea

Ortzabalgo zelaian, bide ondoan bada gurutze txiki bat Jose Andres Ezeiza Landa, Gorostidiko bizilagunarez oroimenez. Antza denez, 23 urteko gazteak segan zegoela, tximista batek jota utzi zuen han bertan.

 


 

+ San Gregorio ermita-eliza bitarteko Gurutzeak / Gorputz bidea Eliza ondoko gurutzean inskribituta dago “Esta cruz la hizo de Larrarte. 1227”

 


 


+ Kamio burueta aldeko oroitarria/estela funeraria

 


 

GuardarGuardarGuardarGuardarGuardarGuardarGuardarGuardarGuardar