Nekazaritza, industria eta gastronomia
Nekazaritza, industria eta gastronomia
Mendiko nekazaritza, abeltzaintza eta baso-esplotazioak nagusitzen dira.
Albiztur oso menditsua da baina aldi berean lurrak emankorrak dira, larre on, ur kantitate handiaeta zuhaitz askorekin. Kareharrizko harrobiak ere nabarmendu beharrekoak dira.
Gaur egun, gutxi gora behera, udalerriak 70 nekazal eta abeltzaintza esplotazio ditu, esplotazioak normalean familiartekoak dira eta baserriekin lotuak. Gehiengoak baserritarrek esplotatzen dituztelarik.
Industriari buruz aldiz, 5 edo 6 enpresa daude, horietan papergintza industria bat dago, 60 bat langile dituena, eta okindegi bat dozena bat pertsonek lan egiten dutena...Biztanle gehienak inguruko herrietako industrian eta zerbitzuetan lan egiten du, batez ere Tolosan. Tolosa gertu dagoenez albizturtarasko Tolosara joaten dira zerbitzu bila.
Lau jatetxe daude herrian, gehienak babarrun ospetsuetan espezializatuak. Honi esker bisitari asko gerturatzen da asteburuetan babarrunak jatera. Hosteleritzatik kanpo ez dago ia komertziorik.
GuardarOndorengo Jatetxe hauetako batetan dastatu ditzakezuGuardarGuardarGuardarGuardar